2008-05-22

Dendoraldiko azken partiduak

Amara Berrik eta Beriok denboraldiko azken partiduak jokatuko dituzte asteburu honetan. Lehenengoek mailari eusteko promozioan daude eta bigarrenak aldiz, hirugarren mailara igotzeko playoff-a jokatzeko aukera ematen duen 2. postuan daude, nahiz eta hirugarrena gainean daukan.

Beriok larunbat arratsaldean dauka partidua eta arerio latza izango du aurrean, ligako txapeldun bilakatu berri den Ordizia hain zuzen ere. Partidua 18.00tan hasiko da eta garaipena ezinbestekoa dute antiguotarrek playoff-ean sartzeko.

Bestalde, Amara Berrik igandean jokatuko du Martutenen eguerdiko 12.15etan. Hauen egoera askoz ezberdina da aurreko taldearekin konparatuz, garaipena beharrezkoa du taldeak hurrengo urtean lehenengo mailan jarraitu nahi badu, izan ere, joaneko partiduan 1-0 galdu zuten Mariño-ren aurka. Beraz, partidu irekia izan liteke eta ea behingoz etxeko taldeak garaipena lortzen duen zeren, abenduaz geroztik ez dakite zer den irabaztea.

Orduan, igande goizean ikasketen deskantsoa Martutenen egin daiteke partiduaz gozatuz.

ANIMO BI TALDEEI!!

2008-05-08

ITALIAKO GIROA HASTEAR DA

Larunbat honetan emango zaio hasera Italiako aurteno giroari eta nola ez tropela.net-en kinielak egiteko aukera izango dugu. Betiko moduan Koldo Mitxelena tropeltxoa bertan izango da eta espero dugu honako honetan jendea kiniela egiteaz ez ahaztea.
Aurtengo Giroari dagokionean esan beharra dago benetan ibilbide gogorra izango dutela txirrindulariek, sprinterrek zail izango dutelarik garaipenik erdiestea. Gainera azken unean Astana taldea gonbitatua izateak asko animatu dezake pelotoia, Contador eta Kloden bezalako liderrekin.
Tropelan ikusiko gara beraz, zorte on!

2008-04-30

SUFRIMENDUAREN JARRAIPENA

  • PARTIDUA: AMARA BERRI K.E. - MARTUTENE
  • LEKUA: MARTUTENE FUTBOL ZELAIA
  • EGUNA: MAIATZAK 1, OSTEGUNA
  • ORDUA: 16.30

2008-04-17

Larunbat arratsaldean Martutenera

Larunbat honetan Amara Berrik partidu garrantzitsu bat dauka 17,30etan Martutene futbol Zelaian Bergara-ren aurka (3.ak dijoazte). Izan ere, krisi haundi batean sarturik daudelako eta jeitsiera postuak benetan gertu dituelako (Lagun Onak taldea puntu berdinekin dago eta jeitsiera postuetako lehenengoa da...). Egia esan, taldeak 2007ko abendutik ez du garaipenik lortu eta horrek benetan kondenatu egin du. Denboraldia amaitzeko 4 partidu falta dira eta hauetako bi etxean jokatuko dituzte, bata, larunbat hontakoa eta hemendik bi astera bestea, hil ala biziko partidua izango dena, Martutene-ren aurka.
Hona hemen, sailkapena:

8 MUTRIKU F.T.---------32---26
9 ORIOKO F.T.----------31---26
10 MARTUTENE K.E.------30---26
11 ELGOIBAR C.D.-------29---26
12 ILINTXA S.D.--------29---26
13 AMARA BERRI K.E.----28---26
14 LAGUN ONAK C.D.-----28---26
15 SORALUZE C.F.-------25---26
16 INTXURRE K.K.E.-----14---26



BERAZ, EA ANIMATZEN ZERATEN ETA AMARA BERRIK BEHINGOZ GARAIPEN BAT LORTZEN DUEN!!!

2008-04-02

Euskal Herriko Itzulia 2008

Batzuek iada jakingo duzuen moduan datorren astelehenean EHI-ren aurtengo edizioa hasiko da. Beti bezela kalitate handiko txirrindulariak izango dira, baita urteroko sorpresak ere ( "jabali" Cobo kasu). Hau dela eta urtero bezala Tropela.net-en sartzera gonbitatzen zaituztet denok kiniela egin dezazuen. Beti bezala gure tropeltxoak "koldo mitxelena" izena du, hortaz ez dago galerarik.
Besterik gabe agur bat erredaktore alperraren partetik.

Bisitak