2006-02-11

Erregionalen garaipen garrantzitsua (Amara Berri 4 - 2 Pedrusko)

Amara Berrik gaur partida on bat eginez hiru puntuak eskuratu ditu arerio zuzena den Pedruskoren aurka. Izan ere, bi taldeak puntu berak zituzten, baina gaurkoaren ostean gure taldeak aurre hartuko die. Partida emozioz beterikoa izan da, Amara 0 - 2 galtzen joan baita lehen zatian. Hala ere, kronikak ikusi dezakezuten bezala, egoera gainditu ahal izan du taldeak eta hiru puntuak hemen geratu dira. Zelaira hurbildu den jende kopuruari dagokionean, betiko moduan, gure espezialistak 26 zenbatu dituelarik.

HAMAIKAKOA

1.-Berro
2.-Endika
3.-Arka
4.-Miguel
5.-Alberto ( Espi m71)
6.-Ansteinza
7.-Toki ( Anso m81)
8.-Niko
9.-Jonan ( Edu m56)
10.-Santxo ( Aner m68)
11.-Pablo

KRONIKA

m13 - Pablok ateratako kornerra Pablok buruz kanpora ozta-ozta.
m20 - Pedruskoren lehen abisua, Berroren aurrean aurrelariak gora.
m23 - Jonanen langara faltaz, ostera Tokik ezkerrez jaurtiki eta atezainak baloia atera.
m25 - Pedruskoren gola. Au
rrelariak Endikarekin lehian aurre hartu eta baloia ate barrura.
m27 - Tokirentzat aukerra garbia ezkerrarekin jaurtitzean.
m32 - Albertoren jaurtiketa bikaina gutxigatik kanpora.
m34 - Pedruskoren bigarren gola. Kontraeraso azkar baten ostean, defentsa gaizki.
m39 - Txartel horia Pedruskorentzat (14 zenbakia).
m42 - Pedruskoren aurrelariak Berroren aurrean kanpora.
m44 - Jonanen gola. Atezain eta atzelariaren artean ados ez jarri eta biak elkar kolpatu dira, Nikok baloia lapurtu bainan aukera galdu. Baloia ordea Santxoren hanketara iritsi da eta honen erdiraketa Jonanek kontrolatu eta odol hotzez barrura sartu du.
Atsedenaldia
m46 - Txartel horia Pedruskorentzat.
m47 - Penalti posible bat Endikari.
m51 - Nikok atezainaren aurrean bakarrik zelarik huts egin du, motel ibili da baloiarekin.
m54 - Txartel horia Albertori protesta egiteagatik.
m56 - Aldaketa Amara Berrin. Edu Jonanen ordez, azken hau minduta sarrera itxusi baten ostean.

m59 - Txartel horia Eduri, protesta egiteagatik.
m60 - Pabloren pase zoragarria orpoz, Eduk kontrola egin eta area barnean kalitate bikainez baloia gurutzatu du bigarren zutoinera.
m62 - Erdiraketa eskuinetik eta Eduren sekulako burukada zutoinera. Bikaina.

m66 - Sarrera bortitza Santxori. Defentsak ez du txartelik ikusi eta Santxok zelaia utzi behar izan du. Aner sartu da bere ordez.
m71 -Aldaketa, Espi Albertoren ordez zelai barrura.
m72 - Hegaleko sakea Espik luze erdiratu eta Tokik buelta-erdian eta airean ezkerrez ate barrura. Gol bikaina.
m75 - Tokiren jokaldia, pareta egin Edurekin eta gutxigatik gola.

m78 - Nikoren pase ederra Anerrentzat eta honek atezainaren aurrean kanpora.
m81 - Aldaketa, Anso Tokiren ordez.
m82 - Jokaldi bikaina. Eduk Pablori eta honek pasea Anerreri baloia ate barrura bultza zezan.
m86 - Ansoren aukera kontraeraso azkar baten ostean, baina gehiegi trabatu da ate parean.
m91 - Txartela Espiri sarrera itxusi bategatik. Tangana modukoa sortatu da.
m92 - Pedruskoren 14 jokalaria kalera bigarren txartela ikustean, protestatzeagatik.
m95 - Partida amaiera.
NOTAK

Berro 6 : Golak kenduta ez du lan handirik izan. Hauetan ezer gutxi egin zezakeen.
Endika 6 : Partida haseran huts batzuk, ostera taldearekin batera hazi egin da, erregateak ere eskainiaz.
Arka 8 : Abenturazale partida osoan, gora ausardiaz igoaz. Defentsan tinko baloiak lapurtzen. Gola sartzeko aukera izan du.
Miguel 7 : Partida ona orokorrean, bere lana ondo beteaz eta amaieran aurrera igoaz.
Alberto 6 : Gaur ez da bestetan bezain fin aritu. Hala ere goraipatzekoa bere lana zelai-erdian.
Ansteinza 7 : Gogotsu beti bezala, partidu serioa burutu du.
Toki 7 : Gola iritsi arte ezin izan du defentsarekin, bainan gol benetan garrantzitsua eskuratu du, kalitate handiko jaurtiketaz gainera.
Niko 6 : Nahikoa ilun partidan zehar, jokoan asko sartu gabe, beharbada bere ohiko postuan jokatu ez duelako. Hala ere kalitate handiko jokaldiak burutu ditu.
Jonan 7 : Beti bezain borrokalari eta gogotsu. Lehen gola eskuratu du.
Santxo 6 : Gutxi sartu da jokoan lehen zatian. Bigarren zatian hoberen jokatzen ari zenean lesionatu eta zelaia utzi behar izan du. Pena.
Pablo 9 : Partiduko jokalaria. Baloia erraztasun osoz kontrolatu eta banatzen du. Orpoz bigarren golan eginiko pasea sekulakoa izan da. Kontraerasoak maisuki eraiki ditu.
------------------------------------------------------------------------------------------------
Edu 8 : Irten eta gutxira gol bikaina eskuratu du. Taldearen erreferentzi bilakatu da erasoan.
Aner 7 : Laugarren gola eskuratu du. Beti bezala gogor aritu da aurrealdean.
Espi 6 : Hirugarren golan parte hartu du. Bereak eta bi izan ditu Pedruskoko jokalari zein zaletuekin.
Anso 6 : Abiadura eman dio kontraerasoei. Aukera on bat galdu du gola eskuratzeko. Zaletuek lehenago atera behar zela eskatu dute.

Lan honetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: Puntzi?, Aitor eta Zepe.
Edozein kexa edo zalantza baduzute utzi zeuen mezuak blogean. Eskerrik asko eta segi dezala honela taldeak.
Hona beste argazki batzuk:














1 comentario:

Anónimo dijo...

Galarraga titular YA!!!

Bisitak