2006-02-19

kadeteen porrota!!...eta Unai Aldasororen agurra

Atzo goizean jokaturiko partiduan, Amara Berriko kadeteek 2-3 galdu zuen Touring-en aurka.
Partidua oso arraroa izan zen, iñigok esan duan bezela, Amarakoek 2 eta 0 irabazten hasi eta 2 eta 3 galtzen bukatu zutelako.
Gauzak gaizki hasi ziren Amara Berrirentzat partidua hasi baino lehen, 11 jokalari besterik ez bait ziren agertu partidua jokatzeko (lesionatu ugari daude).
Gauzak horrela, partidua hasi eta 15. minuturako lehen gola sartu zuen Arrik( marfilen pase bikaina).--Horrela iritsi ginen atsedenaldira--
Bigaren zatia hasi eta bereala Josebak bi eta hutsekoa sartu zuen, marfilen pase zoragarri baten ondorioz berriz ere.Hemendik aurrera partidua zearo aldatu zen. Borrokak eta liskarrak izan ziren protagonistak eta hauen bitartean, Tuoring-ek golak bata bestearen atzetik sartu zituen garaipena lortu zuten arte.

Kadetearen partidua alde batera utzita, gogoratu beharra dago atzo UNAI ALDASOROREN azken partidua izan zela Amaraberriko kadeteen entrenatzaile bezela, Frantziara bait dijoa ikasketekin jarraitzera.Atzoko partiduan, Arriren detaile polita izan zen berak eskuratu zuen lehen gola Aldasoriri dedikatu izana!!
Blog honetan parte hartzen dugun guztiok, zorte ona opa dizugu zure abentura berrian.
kadetekoek, eta nola ez, zure koadrilakoek zeure eza nabarituko degu.Ondo izan eta laister arte!!!!!

2 comentarios:

Iñigo dijo...

Espero dezagun Unairi blog-aren bidez bere taldeei buruzko informazioa hurbilaraztea.
Ondo izan.

Anónimo dijo...

Animo txabales!!
Ondo segi Unai!

Bisitak