Arerio zuzen baten aurka galdu du gaur hondartzako taldeak. Partidaren gakoa taldeak lehen zatian eginiko hutsak izan dira, Hispavista 3-0arekin jarri delarik. Bitartean, Landaren mutilek ez zuten partiduan sartzea lortzen eta apenas sortu dute aukerarik.
Bigarren zatian ordea partidua asko berdindu da eta taldea aurkariaren atera hurbiltzen hasi da. Honela, Zepek urrutiko zartada batez gola eskuratu du, baloiak defentsa batengan jo ostean. Bazirudien buelta emateko aukera izango zela, baina Hispavistako mutilek ongi eutsi diote markagailuari.
Gaurko galera honek Ezdok Hamalauen egoera zailtzen du, azken postuan bakarrik gelditzen baita.
Hala ere gogotsu agertu dira hurrengo partidurako, Area7 gorrotatuen aurka alegia.
Argazkiak bihar jarriko dira, kamera bateriarik gabe baitago.






2 comentarios:
vaya cuadrilla de huevones!!!!!!!!Iñigo friki galanta haiz
Komnetarioak oso onak! Hobetzeko proposamenak ere onartzen dira, entrenatzaile modura.
Area 7ren aurak egurra!!! (gehiegi ematen ez badigute ez da gutxi!)
Publicar un comentario