Asteko bigarren entrenamenduaren ostean, Patxik , larunbatean martutenen jokatuko den Pedruskoren aurkako norgehiagokari begira deialdia eman du.
Gaur gaueko entrenamenduan 14 lagunek hartu dute parte.
Patxik,16 jokalari eramango ditu partidura, hain zuzen ere, prest dituen jokalari guztiak, beraz, pasaden asteko partiduarekiko nobedadeak Mozto, Anso eta Aner izango dira.Bestalde, pasaden astean bai, eta oraingoan parte hartuko ez dutenak Jokin Ibarbia, Edu, Josetxo eta Montoya izando dira.
Beraz, deialdia, jokalari hauek osatzen dute:
Atezainak: Godoy eta Berro
Atzelariak: Espi, Miguel, Asteinza, Mozto eta Arka
Erdilariak: Pablo, Alberto, Sancho, Niko, Jonan eta Anso
Aurrelariak: Toki, Aner eta Galarraga
Esan bezala, Jokin ibarbiak, Eduk, Montoyak eta Josetxok, ezin izando dute partiduan parte hartu, arrazoi ezberdinengatik:
Lehenengo biak, eskiatzera doaz, (Jokin, Anerekin-neskalaguna- dijoa,beraz, esan dezakegun bakarra…Ondo pasa Jokin!!!! :-) ).
Bestalde, Montoya, lehengo astean jaso zuen sarreraren ondorioz ezin izando du jolastu eta azkenik Josetxo Logroñora dijoa.
A!!!!! eta ezin degu Iñigo Perez ahaztu, pasaden maiatzetik jolastu gabe dabilela. Animo Iñigo!!!!
Eta hau da guztia gaurkoz.Iñigok aurreko mezuan esan duen bezela, asteburu atsegin bat pasa ezazue!!
Ondo izan eta AUPA AMARA BERRI!!!!!!!!!!!
1 comentario:
Lan bikaina mista.
Publicar un comentario