2007-03-10

TEJIDOS JIMENEZ 4 - 7 MERCEDES GOIKO-AUTO

Partidu kaxkarra benetan gaur Paco Yoldi polikiroldegian ikusirikoa. Ikusleak ikuskizun on bat ikusteko asmoz agertu diren arren taldeak ez du sorturiko ikusmina asetu ahal izan. Baliteke arrazoietako bat jokalari faltarena izatea, izan ere azken jardunaldietan ohikoak bilakatu diren fitxaketa asko ez dira gaurkoan present izan, Mista jaunaren debuta kontutan hartzen ez badugu noski. Partidu haseratik ikusi da partidak itxura txarra hartuko zuela, izan ere hasera-haseratik jarri da aurkaria aurretik eta Tejidoseko jokalariek ezin izan dute berdinketarik lortu, beti atzean izan direlarik.
Ikusle honen ikuspuntutik taldeari kontzentrazio falta nabaria somatu dio partidu osoan zehar, helmugarik gabeko pase eta buru askorik gabeko jokaldiak nagusi izan direlarik. Honen ondorioz arerioa nagusi izan da jokoan eta beraienak izan dira jokaldi eta aukerarik onenak. Azpimarratzeko modukoa izan da Endikaren partidu bikaina nahiz eta zazpi alditan baloia bere ate barruan sartu. Espero dezagun hurrengo asterako taldea eraberritu eta bere itxurarik onena berreskuratzea.

Tejidoseko goleatzaileak:
-Jopkins x2
-Mista
-Ivan

4 comentarios:

Anónimo dijo...

IÑIGo pakete!!! akatz dezente daude artikuluan ez da mistaren debuta ezta ez gea denbora osan atzetik joan irabazten joan gera.


P.D. todavia voy pedo!ª!!!!!que grande

Mista dijo...

partiduko lehen gola tejidosek sartu zuen

Mista dijo...

un cafecito en "los javis" antes de ir a anoeta?

16:15 alli?

Anónimo dijo...

IÑIGO!!!! partiduaren lehen gola lo metio un tal Hopkins!!! por comentar.....

Bisitak