2007-03-11

Makrofesta Playean

Aspaldidanik promesa egina zen moduan futbolzaleak larunbat gaueko mundu ilunera hurbildu zen atzokoan, kasu honetan makrofesta unibertsitario bati aurre egiteko. Argazkiak nahiko modu xelebrean ezarriak dauden arren espero dut zeuen gustoko izatea. Ondo izan.














2007-03-10

TEJIDOS JIMENEZ 4 - 7 MERCEDES GOIKO-AUTO

Partidu kaxkarra benetan gaur Paco Yoldi polikiroldegian ikusirikoa. Ikusleak ikuskizun on bat ikusteko asmoz agertu diren arren taldeak ez du sorturiko ikusmina asetu ahal izan. Baliteke arrazoietako bat jokalari faltarena izatea, izan ere azken jardunaldietan ohikoak bilakatu diren fitxaketa asko ez dira gaurkoan present izan, Mista jaunaren debuta kontutan hartzen ez badugu noski. Partidu haseratik ikusi da partidak itxura txarra hartuko zuela, izan ere hasera-haseratik jarri da aurkaria aurretik eta Tejidoseko jokalariek ezin izan dute berdinketarik lortu, beti atzean izan direlarik.
Ikusle honen ikuspuntutik taldeari kontzentrazio falta nabaria somatu dio partidu osoan zehar, helmugarik gabeko pase eta buru askorik gabeko jokaldiak nagusi izan direlarik. Honen ondorioz arerioa nagusi izan da jokoan eta beraienak izan dira jokaldi eta aukerarik onenak. Azpimarratzeko modukoa izan da Endikaren partidu bikaina nahiz eta zazpi alditan baloia bere ate barruan sartu. Espero dezagun hurrengo asterako taldea eraberritu eta bere itxurarik onena berreskuratzea.

Tejidoseko goleatzaileak:
-Jopkins x2
-Mista
-Ivan

2007-03-08

Asteburu hontarako karteldegia

FUTBOLA
LEHENENGO MAILA
REAL SOCIEDAD - REAL C.D.MALLORCA SAD ANOETA Dom. 17:00
GORENGOEN MAILA
BERIO F.T. - TOURING C.D. BERIO Sab. 15:30

ERREGIONAL MAILA
BEHOBIA C.D. - AMARA BERRI GAL Sab. 19:30

ARETO FUTBOLA
HIRUGARREN "B" MAILA
TEJIDOS JIMENEZ - MERCEDES GOIKO-AUTO KARMELO BALDA Sab. 19:00

SASKIBALOIA
ACB LIGA
BRUESA GBC - ETOSA ALICANTE ILLUMBE Dom. 19:00

BIGARREN ERREGIONAL MAILA
GABI JATETXEA - DKS ELGOIBAR Dom. 12:30

2007-03-04

Amara Berri 2 - 0 Irun 1902

Giro sargoria izan dugu gaurkoan Martuteneko futbol zelaian, bai eguraldian baita berdeguneko jokalarien artean ere. Lehenik eta behin esan beharra dago markagailuak ez duela guztiz islatzen partiduan zehar gertaturikoa, izan ere aurkari gogorra izan dute gaurkoan amarako mutilek.
Lehen zatia motel hasi du taldeak, irundarrak izan dituztelarik lehen aukerak. Baliteke haserako hamaikakoaren aldaketa ugariek ezegonkortasun hau eragin izana, izan ere aurreko partidutik jokalari berri ugari sartu dira haseratik. Nabarmentzekoa batez ere zentral gabezia, Pablo defentsa lanetan jarri behar izan delarik Endikarekin batera.
Aipatu den moduan lehen zatian bazirudien bisitariak nagusi zirela zelaian baina zorionez Mistaren zartako ikusgarri batek (ezin dituzue bideoko irudiak galdu) aurretik jarri du taldea. Baloia eskuairan jota barrura sartu da areaz kanpoko jaurtiketa bikain bati esker, ezkertiar zitalez gainera. Gol honi esker atsenaldira markagailuan aurretik iritsi da taldea. Bigarren zatian jokoa are gehiago nahastu da eta Amara Berrik asko sufritu du zenbait unetan, Godoyk ordea ongi bete du bere lana. Partidua ordea hankaz gora jarri da Mistak bigarren txartel horia ikusi eta karrikara joan behar izan duenean. Zorionez handik minutu gutxira Navarroren jokaldi on bati esker lasaitasunaren gola iritsi da. Tokik atezainaren aurrean barrura sartu du Xabik utziriko opari gozoa.
Bigarren erdi honetan iskanbila ugari izan dira bi taldeetako jokalarien artean, batez ere horren "maitatua" den irungo 3 zenbakiarekin. Honen jokaera zikinak amarako jokalariak sutan jarri ditu baina zorionez gureek ongi eutsi diote bere azpijokoari.
Honela amaitu zaigu partidua gaurkoan, 3 puntu gehiago beraz Amara Berrirentzat. Ikusiko dugu ea hurrengo partidua irabazteko gai diren eta hala aurreko lehen postuetan murgiltzen diren.


PUNTUAZIOAK:

Godoy: 3

Espi: 1

Pablo: 5

Mozto: 2

Asteinza: 2

Mista: 3

Jonan: 3

Alberto: 2

Toki: 4

Kimi: 3

Ruben: 2

--------

Navarro: 3

Ibai: 1

Iñurri: 1

Patxi: S. C.

Idiazabal 0 - 4 Tejidos Jimenez

Partidu lasaia izan du Tejidosek Idiazabalen. Ondo jokatu gabe baina garaipen erraza lortu zuen, batez ere Idiazabaleko taldea nahiko txarra delako. Gainera esan beharra dago partidu honetarako Tejidosek Retoren baja garrantzitxua zuela eta hala ere taldeak garaipen argia lortu zuela.
Partidua ez zen oso ondo hasi, izan ere taldeak ez zuen ondo jokatzen eta aukerak egitea kosta egiten zitzaion. Lehenengo zatiaren amaieran hasi ziren aukerak Tejidosentzat. Sagas, Hopo eta Topok aukera onak galdu zituzten eta atsedenaldiran berdinketarekin iritsi zen.
Bigarren zatia askoz hobea izan zen. Hasieratik aukerak egon ziren jokalari guztientzat eta Urkik baloia zutoinera bidali zuen. Hainbesta aukera sortu ondoren azkenik Sagasen gola iritsi zen korner baten ondorioz. Hortik aurrera partidua erraxagoa izan zen eta segituan Topok buruz bigarren gola sartu zuen. Ondoren Olanoren gola iritsi zen taldearen jokaldi bikain baten ondorioz eta amaitzeko Ibanek sartu zuen laugarrena. Partidua amaitzear zegoela Polek penalti bat geratu zuen aurpegiarekin.
Beraz partidu lasaia Tejidosentzat eta taldea pixkanaka goraka doa.

Sagas 4
Topo 4
Hopo 3
Angel 3
Pol 3
Olano 3
Urki 3
Iban 2

Aipatu bestalde saskibaloiaren munduan Dks-ren garaipena 80-44ko emaitzarekin.

Bisitak